2012/04/08

Ortuellako "euskara" zinegotzia?

Kaixo lagunok:
Gaur ez gaude umore onez, gaur suminduta gaude. Harrituta utzi gaitu Ortuellako euskara zinegotziak, Borja Kristobal-ek hartu duen erabakia.

Bazekien, geuk esanda, maiatzaren 5ean Gazte egunaren harira bertso bazkaria antolatuko genuela; Onintza Enbeita, Fredi Paia eta Beñat Vidal bertsolariekin. Horren guztiaren antolakuntza gure esku geratzen zen, Udalari ez genion euro bakar bat ere eskatu hori bideratzeko, geuk autofinantzeko asmoa daukagu. Horixe bera gure blogean publikatu genuen, zeuei postaz zabaldu eta teknikariari jakinarazi genion.

Hara non, jaso berri dugu mezu bat euskara zerbitzutik esanez Udalak aste bat beranduago, maiatzaren 12an, beste bertso bazkari bat antolatuko duela. Ortuellako jaietan bertan. Geuk hori jakin bezain laster euskara teknikariari komentatu genion herriko jaietan normalean zaila izaten dela jendea batzea; bestelako bazkariak, afariak eta abar daudelako, eta gainera zazpi egun lehenago bestea antolatuta zegoela! Baina ez digute kasurik egin eta antza zinegotziaren erabakia izan da.

Zer demontre gertatu da hemen? Hori al da euskararen alde indarrak batzeko zuen modua? Hori da euskara sustatzea? Euskararen alde lan egiten dutenei oztopoak jartzea izango da euskara zinegotziaren jarrera? Haserre gaude Borja, oso haserre!

3 comments:

  1. Alain Zamorano(e)k ere iruzkindu du Lau Katu(r)en egoera eguneraketa.
    Alain-(e)k dio:
    "Uste dut Otsailan kaleratu zutela udaletxetik 6 hilabeteko kultur agenda eta bertan iragarki zuten Gazte Eguna (gainera Prefiestas jarri zuten lelo moduan). Lehen momentuan ondo ikusi nuen, baina gero jabetu nintzen OGAren baimenik gabe argitaratu zuten. Todo para el pueblo pero sin el pueblo!! Haserre egoteko arrazoiak dugu. Bata jende gainezka egongo da ikusiko dugu bestea, lotsagarria."

    ReplyDelete
  2. Anonymous8/4/12 23:53

    Bertso bazkaria egitea San Felix jaietako Batzordean erabaki zen.

    ReplyDelete
  3. Anonymous10/4/12 01:25

    Eta zeinek proposatu zuen? Borjaren erroiloa izan da. Ez nahastu jendea, ez esan gezurrik!

    ReplyDelete